TADUSAK

Euskal Herriko aintzinako itsasoko musika

Bide luzea Ternuarat

Lehen disko-lana (Pyrene & Agorila 2014)
image

Askoren ustez, euskararen iraupena gertatu da gure herria mendi eta itsasoaren artean gerizatu delako. Errealitatea oso bestelakoa da. Pirinioak bi aldeetako euskal artzainen topalekua izan dira. Kontrabandistek bertan lan egin izan dute, beren herritik atera gabe muga apokrifoa guratzatuz.

Itsasoa ere ez da muga izan, arrantzaleentzako bide irekia baizik. XVI. mendean euskaldunak Islandia, Ternua eta gaur egungo Kanadako kostaldera iristen ziren. Toki urrun haietara bakailao eta balearen arrantzak eraman zituen. Bertan euskara islandiera eta Mi’kmaq amerindioen hizkuntzarekin uztartu zen. Lekukotasunak eta aztarnak Saint Pierre et Miquelon-en banderan edo grafia frantsesak lausotatuko toponimoetan diraute. Horrela dauzkagu Port au Choix (Portutxoa) eta Plazentia Ternuan edo Tadusak eta Barachois (Barratxoa) Québec-en.

Lan honen asmoa euskal itsasgizonen doinu eta kopla batzuk ezagutaraztea da. Abenturaren zertzeladak. Hondoratze, herrimin, jai eta lanaren oroitzapenak. Kresala-usaina darion sustrai sakoneko tradizioa. Pirinioetako bi aldeetan dantzan eta kantan aritzen den herri baten tradizioa. Euskal Herriak itsasoari begiratzen dionean bere bihotzaren taupadak olatuen xurrumurruarekin nahasten dira.

image

Tadoussac, ibai-adarrak ibaia aurkitzen duen leku magikoa. Amerindiarren eta euskaldunen, txorien eta gizakien, espiritu eta gorputzaren, zeruen eta lurren topalekua.

Estasia laztandu dut San Lorenzoren urdin handian, non itsaso bihurtzeaz harrotzen den. Tadoussaceko bale eta kaioekin dantzatzea nire oroitzapen gozoenetarikoa da.

Historiaz beteriko tokia, topagunea eta, bere uda motzegian, jolastokia, non musika basotik jariatzen den hondarretako bizilagunek baltsa dantza dezaten. Ahal bezain bestetan itzuliko naiz, nire kantuen eskaerak egiteko eta belugekin abesteko.

Zachary Richard
(Cajun abeslari/kantu-egile eta olerkaria)
Quebec 2012

Musikariak

image

TADUSAK taldeko kideak eskarmentu handiko musikariak dira. Besteak beste, talde hauetan aritu dira: Ganbara, Alboka, Xarnege, Mikel Errazkin, HF, Lantz, Euritan Blai...

  • Josean Martin Zarko: Gitarra akustikoak, bouzoukia
  • Miren Fernández Frantsezena: Ahotsa, pianoa
  • Xabi López: Gitarra akustiko eta elektrikoa
  • Andoni Ezeiza: Baxua, zarrabetea, ttun ttuna, xirula, alboka
  • Juan Ezeiza: Biolina, ttun ttuna, xirula, alboka, albokotea
  • Antxon Sarasua: Perkusioak, esku soinua, pianoa
image

Informazioa

Multimedia

EITBko Azpimarra saioan elkarrizketa eta kantu baten bideoa ikus dezakezu
Diskoko lau kanturen zatiak ere entzun eta argazkiak ikus ditzakezu.

Helbidea

TADUSAK - Martieta Etxadia, 2 - 20180-Oiartzun

Tfnoa: +34 605 715 735 / Fax: +34 943 332 397 / bidasoaf@gmail.com

Pressbook

Jarri harremanetan gurekin

Formularioa

Rider teknikoa (download)